78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Irurtzungo Udalak Udal Planeko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, 2004ko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketak APA-Ub-1 unitatea, V-1 alderdia, 4. lursaila ukitzen du.

Irurtzunen, 2004ko ekainaren 8an._Alkatea, Juana María Martínez Jaunsaras.

Iragarkiaren kodea: L0409264