78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Hasiera batean onetsirik Udalaren Kultur Patronatuaren Estatutuetako 8. artikuluaren aldaketa

Tafallako Udalak, 2004ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, 2004ko urtarrilaren 27ko bilkura arruntaren osagarri egin zen hartan, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Kultur Patronatuaren Estatutuen 8. artikuluaren aldaketa, aurkeztutako erabaki proposamenean adierazten zen bezalaxe.

Ordenantza horren hasierako onespenaren iragarkia 2004ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 16an.

Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat, maiatzaren 31ko 15/2003 Foru Legean eman dion egungo idazketan, onespena behin betikoa bilakatu da; hortaz, argitara ematen da Udalaren Kultur Patronatuaren Estatutuen 8. artikuluaren testu osoa. Hona hemen, hitzez hitz:

"8. art. Patronatuaren gobernua honako hauek osatutako batzordeak eramanen du: batzordeburua, alkatea edo alkateak eskuordetzen duen zinegotzia izanen baita; 4 zinegotzi, Udalak osoko bilkuran hautatuak; entitate eta talde osatzaileen 3 ordezkari, berek beren artean hautatuak, eta 2 batzordekide,Udalak osoko bilkuran hautatuak, kulturarekin harreman ezaguna duten herritarren artean, Kultur Patronatuaren erabaki proposamenarekin eta hiriko kultur entitate eta taldeei galdea egin ondoan."

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Tafallako Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, 2004ko maiatzaren 31n._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409491