78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten diren Barne zuzendari nagusiaren ebazpenen jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, espedientea interesatuen eskura izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 2), oso-osorik aztertu eta alegazioak eta frogabideak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

E R A N S K I N A

Espedientea: 31/2004.

Ebazpena: 504/2004 Ebazpena, maiatzaren 6koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: Anay ostatua. Herria: San Adrian (Nafarroa).

Titularra: Fermín García Martínez.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0409748