78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udal honek, 2004ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Udal Planeamenduko arau subsidiarioetako hiri lurzoru sailkatutako katastroko hogeita hamargarren lurzatiari dagokiona, Zizur Txikian, José Joaquín San Martín Murillo jaunak sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2004ko ekainaren 4an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0410106