78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Udalbatzako alkate udalburuak, 2004ko ekainaren 22an eman ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du borondatezko birzatiketa proiektua, Larraiako lurzoru urbanizagarriko 2.2 sektoreari dagokiona, ukitutako jabe guztiek aurkeztua.

Behin betiko onespenaren kontra, administrazio bideari amaiera ematen baitio, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2004ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0410079