78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Birzatiketa eta eraikitzeko lizentziak etenda

Zizur Zendeako Udalak, 2004ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, birzatiketa eta eraikitzeko lizentziak etetea erabaki du, hain zuzen ere Udal Planeamenduko arau subsidiarioetako hiri lurzoru sailkatuko U-9 eta U-10 unitateek osatutako lurraldean, Gazolatzen. Etetearen xedea da lurralde horretako planeamenduko determinazioak plan partzial baten bidez aldatzea. Urtebeterako izanen da, gehienez ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2004ko ekainaren 7an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0410086