78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udal Planeko A-32 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko ekainaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Udal Planeko A-32 unitatearen xehetasun azterlana, Conrado Capilla Fríasek sustatua, Nasipa, S.L.ren izenean. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Xehetasun azterlan hori Udalaren idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezke, betiere jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, 2004ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0410007