78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SUNBILLA

Bide publikoaren soberako lurzati izateko deklarazioa

Sunbillako Udalak, 2004ko ekainaren 1ean egin aparteko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Sunbillako Udalaren jabetzakoa den 1. poligonoko 45. lurzatia bide publikoaren soberako lurzati izateko deklarazioaren espedientea abian jartzea. Lurzati hori, Udaletxearen jabetzakoa da eta eta mugakideak ditu, 46. lurzatia, Belurra Promociones y Construcciones, S.L. jabetzakoa, eta 777. lurzatia Bidasoa Berroaran Mendietako Biltzar Administrariaren jabetzakoa. Halaber erabaki zuen espedientea jendaurrean uztea Herriko Etxeko idazkaritzan, hilabetez, hain zuzen ere iragaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ukituak daudela uste dutenek epe horretan egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, betiere haiek arraoitzeko agiriak ekarrita.

Sunbillan, 2004ko ekainaren 9an._ Alkate udalburua, José María Hernandorea Lastiri.

Iragarkiaren kodea: L0409999