78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

576/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Usue Gortari Arbona andrea Garraioen Azpiegituren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Usue Gortari Arbona andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Garraioen Azpiegituren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri interesatuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 10ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0409904