78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U N B E R R I

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak ondotik ematen den herrilurra hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2004ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran:

33.969 metro karratu, 5. poligonoko 600. lurzatian, Irunberriko Udalaren herrilurretakoak, haien erabilera José Ignacio Pérez De Albéniz Gonzálezi lagatzeko, ardi azienden ustiategia eraikitzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, 2004ko ekainaren 5ean._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0409583