78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

D unitatearen urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Villatuertako Udalak, 2004ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Planeamendurako Arau Subsidiarioetako D jarduketa unitatea urbanizatzeko proiektua.

2. Espedientea hogei egunean jendaurrean edukitzea, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuta.

Villatuertan, 2004ko ekainaren 7an._Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0409569