78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A T A R R A B I A

Atarrabiako Udalak erositako ataripearen kalifikazio juridikoaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Atarrabiako Udalak, 2004ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Atarrabian dagoen higiezin honen kalifikazio juridikoaren aldaketa:

Hogeita bortz, bat. merkataritzako lokala, C letra, Serapio Huici etorbideko 2ko eraikinaren beheko solairuan dagoena, Udal honek erosia bakar-bakarrik erabilera publikoko pasabidea izateko; berrogeita zazpi metro eta hiruretan hogeita hamabortz dezimetro karratuko azalera du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, eta epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, behin betikoz onetsirik geldituko da.

Atarrabian, 2004ko ekainaren 2an._Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0409564