78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Kostuak banatzeko 1. proiektuko urbanizazioaren proiektu aldatua. Hasierako onespena

Udalak, 2004ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 133 eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Etxauriko Udalak, osoko bilkuran, hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batez onestea kostuak banatzeko 1. proiektuko (zeharbidea) urbanizazioaren proiektu aldatua eta kostuak banatzeko 1. proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatuak eta Etxauriko Udalak sustatuak. Etxauriko Arau Subsidiarioetako unitate hauek guztiak ukitzen ditu: U.E. 4A, U.E 4B, U.E. 4S, U.E. 4D-1, U.E. 4D-2, U.E. 4W, U.E. 4G eta U.E. 4I.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea".

Etxaurin, 2004ko ekainaren 8an._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0409466