78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

74/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Carmen Urra Urriza andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, bigarren idatz-zatian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak 3.1.c artikuluan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Carmen Urra Urriza andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Ataleko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko apirilaren 14an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0409997