78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

UE 4D-2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2003ko maiatzaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

U.E.4D-2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Etxauriko Udalak sustatu zuena, onetsi baino lehen eman zen jendaurreko epea iraganik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udalaren osoko bilkurak, legezko gehiengoa bildurik, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako UE 4D-2 unitatea birzatitzeko proiektua, Etxauriko Udalak sustatua.

2. Jendaurreko aldian espedientearen aurka aurkeztutako alegazioaren gaineko txostena onestea.

3. Erabaki hau ukitutako jabe guztiei jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Etxaurin, 2004ko ekainaren 8an._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0409465