78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

UE 4D-2 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2003ko maiatzaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik U.E. 4D-2. unitatea birzatitzeko proiektuari buruzko espedientea, hasiera batez onetsi baitzen 2003ko otsailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez; eta jendaurreko epea amaitu denez, Udalak ondokoa erabaki du, Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 110 eta 111. artikuluetan agindutakoari jarraikiz:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako UE 4D-2 unitatea birzatitzeko proiektua, Etxauriko Udalak sustatua.

2. Jendaurreko aldian espedientearen aurka aurkeztutako alegazioaren gaineko txostena onestea.

3. Erabaki hau ukitutako jabe guztiei jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ahalmena ematea Etxauriko alkateari, Alexander Irujo Labiano jaunari, edo legezko ordezkoari, eskritura publikoa egilesteko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktek behar dituzten baldintza eta xehetasun guztiekin".

Etxaurin, 2004ko ekainaren 8an._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0409463