78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Plan partziala hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2004ko ekainaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olatz-Subitzako S-1 sektoreko plan partziala, G.B.E., S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2004ko ekainaren 9an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0409452