78. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

146/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako espedientea, Sara Lusar Celaya andreari dagokionez, onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 11n emandako 271/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretako espedientea (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduak deituak).

Aipaturiko foru agindu horren 3. idatz-zatiak, Sara Lusar Celaya andreari dagokionez, hautapen prozeduraren izapidea eteten du, eta egin gabe uzten du karrerako funtzionario bilakatzeko izendapena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 26an eman 717/2003 Ebazpenari jarraikiz.

Ikastetxean txertatzeko jarduerak eta prestakuntzari buruzkoak bukatu ondoren, batzorde kalifikatzaileak izandako kalifikazioak igorri dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak prozedura horretako praktikaldia arautzeko abuztuaren 6an emandako 406/2002 Foru Aginduko bosgarren puntuan ezarri bezala.

Otsailaren 27ko 49/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituela ikusi ondoren, bidezkoa da izangai honen hautapen prozeduraren izapideari jarraipena ematea.

Halaber, bidezkoa da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari igortzea, Sara Lusar Celayari dagokion Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman diezaion.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 27an emandako 49/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozedurako espedientea, Sara Lusar Celaya andreari dagokionez, onestea.

2. Foru agindu hau Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari bidaltzea, dagokion karrerako funtzionario titulua luza diezaion, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren otsailaren 27ko 49/2002 Foru Aginduaren bidez deituriko hautapen prozedurako praktikaldia gainditu baitu.

_Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

Espezialitatea: Enpresaren administrazioa (erdaraz).

N.A.N.: 29138724.

Izen-deiturak: Lusar Celaya, Sara.

Puntuazioa: 6,3391.

3. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikora, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabiden Zerbitzuko Langileri Atalera eta Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 15ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0409839