77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEGARDA

Herrilurren mugaketa kartografikoa

Legardako Udaleko alkate udalburuak, 2004ko otsailaren 4an, ebazpen hau eman zuen:

"Azaroaren 25eko 242/2002 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen azaroaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugaketa kartografikoa egin beharra dago.

Ondokoa ebatzi dut:

Onestea udal mugapeko herrilurren mugaketa kartografikoaren prozeduraren hasiera.

Iragarkiak paratuko dira bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Korporazioaren iragarki oholean, eta aipatu Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritako epeetan."

Argitara ematen da eta jakinarazten ezen interesatuek espedientea aztertzen ahalko dutela udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egunean; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Legardan, 2004ko otsailaren 4an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409244