77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Bertan behera uztea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Noaingo U.E. 1.4 exekuzio unitateko Birzatiketa Batzordeak sustatua, behin betikoz onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko ekainaren 1ean egin bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki du bertan behera uztea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Noaingo U.E. 1.4 exekuzio unitateko Birzatiketa Batzordeak sustatua, behin betikoz onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraituz.

Noainen, 2004ko ekainaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0409291