77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUDELA

E D I K T U A

Honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 6818/04 2004ko maiatzaren 18koa.

Eskabidearen tokia eta data: Tuteran, 2004ko maiatzaren 18a.

Eskatzailea: Luis Antonio Blanco Marín.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-lehen solairua.

Panteoi/horma-hobiaren zenbakia: 385 hilobia.

Kokapena: hilerria, alde berria.

Liburua: 6.

Egungo titularra: Cirilo Blanco Gascón.

Titular izan nahi duena: Luis Antonio Blanco Marín.

Eskaerari erantsitako agiriak: alde berriko 385. hilobiaren tituluaren fotokopiak eta zinpeko aitorpena, bidezko eskubide edo interesen titularrak izan daitekeen inor ez duela ezagutzen.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertzen ahalko dute, jendaurrean egonen baita Zerbitzu orokorretako bulegoetan _lehenbiziko solairuan_, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta denbora horretan alegazioak egiten ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo bertze zernahi ekarri, beren ustez espedientean sartzeko egokiak badira, betiere jakinik halakoak Tuterako Herriko Etxeko erregistro orokorrera bidali beharko dituztela, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko maiatzaren 31n._Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409301