77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Villatuertako Udalak, Alkatetzaren 2004ko ekainaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Precocinados Frisa, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana, eraikuntzaren lerrokadurak aldatzeko 1. poligonoko 1387. lurzatiko iparraldeko mugan, Villatuertako industrialdean.

Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, 2004ko ekainaren 1ean._Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0409303