77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

E D I K T U A

Baztango Udalak, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita hiruan egin osoko bilkura arruntean, ondoren oso-osorik ematen den erabakia hartu zuen:

"Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak, 2003ko abenduaren 23ko data daraman idazkian (s.e.: 3781, 2003ko abenduaren 31koa), aditzera ematen du ezen Ernesto Modrego Jiménez jaunak, Sedena, S.L.ren izenean eta ordezkari gisa, gora jotzeko 03-5010 errekurtsoa aurkeztu duela Baztango Udalak 2003ko irailaren 19an hartutako erabakiaren aurka, zeina baitzen Udalaren igerileku estalietako kirol instalazioak kudeatzeko zerbitzuak errentan hartzeko kontratua adjudikatzeari buruz, eta, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera), eskatzen du administrazio espedientea berari igortzeko, bertan interesa dutenei agertzeko dei egin ondotik.

Beraz, aipatutako artikulu horretan eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legean harekin bat datozenetan xedatutakoa betez.

Aho batez erabaki da:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea gora jotzeko 3781 errekurtsoa, 2003ko abenduaren 31koa, Ernesto Modrego Jiménez jaunak aurkeztu duena (S.L.ren izenean eta ordezkari gisa), zeina baita udalaren igerileku estalietako kirol instalazioak kudeatzeko zerbitzuak errentan hartzeko kontratua adjudikatzeari buruz.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean interesatu gisa ageri diren guztiek jakin dezaten, eta haiexei hamar egun balioduneko epea ematea, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertu eta errekurtsoan parte hartzeko aukera izan dezaten.

3. Honako hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2004ko urtarrilaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409746