77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

569/2004 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Martzillako Arau Subsidiarioak UE-11 kokagunean aldatzeko espedientea, Antonio Navarro, Alfredo Fernández eta Rafael Goñi jaunek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Martzillako Arau Subsidiarioak UE-11 kokagunean aldatzeko espedientea, Antonio Navarro, Alfredo Fernández eta Rafael Goñi jaunek sustatua.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa honen aurka, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Martzillako Udalari eta Antonio Navarro, Alfredo Fernández eta Rafael Goñi jaunei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 27an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0408987