77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2004ko ekainaren 9an eman Alkatetzaren ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlana, Larraintzarko 13. poligonoko 228. lurzatian etxebizitzetarako eraikina egiteko, Pedro Larrayoz Guelbenzu jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2004ko ekainaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0409806