77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BEINTZA-LABAIEN

2004ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia 2004ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, apirilaren 19an.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira bai aurrekontua bai hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2004ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1._Langileen soldatak: 35.205,48 euro.

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 75.641,00 euro.

3._Transferentzia arruntak: 36.420,00 euro.

6._Inbertsio errealak: 357.401,40 euro.

Gastuak, guztira: 504.667,88 euro.

DIRUSARRERAK:

1._Zuzeneko zergak: 32.540,00 euro.

2._Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 12.393,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 89.312,31 euro.

5._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 168.752,16 euro.

7._Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 198.670,41 euro.

Dirusarrerak, guztira: 504.667,88 euro.

Beintza-Labaienen, 2004ko ekainaren 7an._Alkatea, Francisco Javier Vertiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: L0409123