77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Oihan enkantea

Batzorde honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkantea eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2003ko plana (balorazio berria, ehuneko 10 merkeago eginda)

Irati mendia:

1. lotea._"Potrokoa" alderdia. Honela osatua: 1.319 pago, 1.928 m³ zur egiten dutenak; 1.416 pago, 557 m³ egur egiten dutenak, eta 489 izei, 1.355 m³ zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 120.823,81 euro.

2. lotea._"Burdinzokoa" alderdia. Honela osatua: 1.976 pago, 3.014 m³ zur egiten dutenak; 1.460 pago, 503 m³ egur egiten dutenak, eta 42 izei, 211 m³ zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 115.937,59 euro.

3. lotea._"Koixta" alderdia, honela osatua: 1.057 pago, 977 m³ zur egiten dutenak; 1.660 pago, 473 m³ egur egiten dutenak, eta 70 izei, 147 m³ zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 28.724,69 euro.

La Cuestión mendia:

Lote bakarra._"Ugazagi" alderdia, 1.744 pago, 2.496 m³ zur egiten dutenak eta 1.468 pago, 462 m³ egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 71.406,63 euro.

2002ko plana (ehuneko 20 merkeago eginda).

Irati mendia:

2. lotea._"Urtxuria" alderdia. Honela osatua: 1.356 pago, 1.391 m³ zur egiten dutenak; 3.365 pago, 921 m³ egur egiten dutenak; 576 izei, 1.331 m³ zur egiten dutenak, eta 21 pinu, 33 m³ zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 44.157,60 euro.

Hasierako prezioetan kendua dago % 10 edo % 20, horrela egin behar den loteetan.

Salbuespenez, Batzordeari egin beharreko lehenbiziko ordainketa, hau da, adjudikazio prezioaren % 25, bigarrenarekin batera eginen da, hori ere ehuneko berberarekin, behin betiko adjudikatu eta 8 hilabeteren buruan. Urtxuria mendiko lotea ateratzeko lana Batzordearen kontura eginen da.

Proposamen ekonomikoak, enpresaren sailkapen agiriarekin eta % 2ko fidantza jarri izanaren gordekinarekin batean, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen idazkaritzan (Ezkaroze) aurkeztuko dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proposamenak horren ondotik irekiko dira. Proposamenen bat aurkeztu bada azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako erakundeetariko baten erregistroan, Batzordeari adierazi beharko zaio, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehenago, fax edo posta bidez adierazi ere, eta horrela eginez gero baldintzen pleguan ezartzen den datan irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Ezkarozen, 2004ko ekainaren 8an._Batzordeko burua, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0409718