77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A Z K O I E N

Lehiaketa, traktorea eta zisterna esleipen bidez erosteko

Azkoiengo Udalak lehiaketarako deia egin du traktorea eta zisterna esleipen bidez erosteko. Hona hemen baldintzak:

Kontratatzeko modua: prozedura irekia. Modua: lehiaketa, presakoa.

1. lotea. Traktorea: 55.000 euro, BEZa barne.

2. lotea. Zisterna: 21.560 euro, BEZa barne.

Emateko epea: hilabete eta erdi.

Behin-behineko bermea: zein lotetan lehiatu nahi den, haien ehuneko 2.

Agiriak: klausula administratiboen pleguko 8. oinarrian eskatzen dena.

Eskaintzak aurkeztuko dira administrazio klausulen pleguan aipatzen den moduan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egunean, arratsaldeko ordu batean.

Zehaztutako egun horiek jaiegun edo ez-lanegun badira, hurrengo egunera aldatuko dira.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Azkoienen, 2004ko ekainaren 15ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409692