77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEKUNBERRI

Alde Zaharreko horma birmoldatzeko obren kontratazioa

Lekunberriko Udalak, 2004ko maiatzaren 27an hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako dei egin du ondoko kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Alde Zaharreko horma birmoldatzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontrataren gehienezko aurrekontua: 169.706,82 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Lekunberriko Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak.

Klausula administratiboen, partikularren, ekonomikoen eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Lekunberrin, 2004ko maiatzaren 28an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0409507