77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T I K A

Artikako Kontzejuko Etxea eraberritzeko obren kontratua

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2004ko otsailaren 17an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten du, Artikako Kontzejuko Etxea (Berriobeitiko udalerria) eraberritzeko obren kontratua lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontrata bidezko aurrekontua: berrehun eta berrogeita lau mila bostehun eta berrogei euro eta laurogeita zortzi zentimo (244.540,88 euro), BEZa barne.

Parte hartzeko fidantza: kontrata bidezko aurrekontu osoaren % 2; hau da, lau mila zortziehun eta laurogeita hamar euro eta laurogeita bi zentimo (4.890,82 euro), BEZa barne.

Egiteko epea: hamabi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artikako Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, Berriobeitiko Udaletxean baitago, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Aurkeztu beharreko agiriak: interesatuen eskura dagoen administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen da zehatz-mehatz zein diren.

Eskaintzak noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean irekiko dira.

Interesatuek euren eskura dute klausula administratiboen plegua, Copia kopia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña, 948 272728 telefonoa).

Artikan, 2004ko ekainaren 1ean._Kontzejuburua, Alberto Pérez Gil.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., N.A.N. zenbakia: .........., bere izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........., helbidea: ........., N.A.N./I.F.Z.: ......... Artikako Kontzejuko Etxea eraberritzeko obrak egiteko proiektuaren zein klausula administratibo partikularren pleguaren berri dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, zenbateko honen truke: ...................... (euro, zenbakiz eta letraz) ......................, osotara honenbeste egiten baitu B.E.Z.ari dagokiona gehituta (% 16): ............... (euro, letraz eta zenbakiz) .......................

Artikan, 2004ko ...................aren ................(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0409505