77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T Z I B A R

Usategi postuak enkantean

Heldu den uztailaren 24an, larunbata, eguerdiko hamabietan, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da Artzibarko Udalaren osoko bilkuren aretoan, Nagoreko herrian, Gorraitz-Artzibarko Biskaxun parajean dauden 8 ehiza-postuz osaturiko lotea zazpi denboralditarako errentan emateko. Postuak: 33tik 40ra; denak arbolean. Hasierako prezioa: 2.500 euro/urtea.

1. enkantea eginda, hartzailerik gabe gelditzen bada, 2. enkantea eginen da uztailaren 27an, eguerdiko hamabietan eta Artzibarko Udaletxean, hasierako prezioa ehuneko 10 beheratua. Eta bigarrenean ere hartzailerik gabe suertatzen bada, 3. enkantea eginen da uztailaren 30ean, eguerdiko hamabietan eta Artzibarko Udaletxean, hasierako prezioa ehuneko 20 beheratua.

Onetsitako baldintzen plegua, enkantea arautuko dutenena, udal idazkaritzan dago ikusgai, interesatuen eskura.

Artzibarren, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0409109