77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

919/2004 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abuztuaren 29ko 1501/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2002ko azaroaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 133. zenbakian.

Deialdiko oposizioaldiko lehen ariketa egin da. Probak gainditu dituztenen zerrendan, epaimahaiak igorri duen horretan, izangai bat ere dagoenez, bidezko da arkitekto tekniko izateko lanpostua eman gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eman gabe uztea. Deialdi hori abuztuaren 29ko 1501/2002 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2002ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 4an, argitaratu zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 27an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0409197