77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2192/2004 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, eskurantza batzuk Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordearen esku uzten dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, zuzendari kudeatzaileak zilegi du bere eskumen batzuk Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendariordeen esku uztea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileen administrazio eta lan kontratazioaren arloan behar den eraginkortasuna eta arintasuna lortzeko, bidezkotzat jo da arlo horretako eskurantzak Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordearen esku uztea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko langileen lan eta administrazio kontratuak izenpetzeko eskurantza Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordearen esku uztea.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskuratzen ahalko du edozein espediente, haren gaineko ebazpena emateko.

3. Foru agindu honen bidez esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ebazpen horiek zuzendari kudeatzaileak emanikotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren Zuzendariordetzari eta Afera Administratiboen Bulegoari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 21ean._Zuzendari kudeatzailea, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: F0408796