77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

UHARTE ARAKIL, IRAÑETA ETA ARRUAZUKO UDALEN BATASUNA

2004ko plantilla organikoa

Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko 20.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da Udalen Batasuneko plantilla organiko eta funtzionala, 2004ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsi baitzen.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Karguaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: % 20. Bateraezintasuna % 35. jardunean.

Lan-kontratudunak

Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa. Plaza: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Idazkaria: Mariano Andueza Beramendi.

Administrari laguntzailea: hutsik.

Ekainaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan bildutako aginduak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsirik dagoela ulertuko da. Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2004ko maiatzaren 21ean._Batasuneko burua eta Uharte-Arakilgo alkatea, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0408959