77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala behin betiko onetsirik

Zangozako Udalak, 2004ko otsailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko aldaketa puntuala, UE-9 exekuzio unitatearen garapenetik lortutako udal orubearen erabilera aldatzeko (Birzatiketa proiektuko 2. lurzatia). "Ekipamendu publikoa" (jabari publikoko ondasuna) izatetik "ekipamendu pribatua" izatera igaroko da eta hezkuntzako erabilera espezifikoa emanen zaio aldi berean (ondareko ondasuna). Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Aldaketaren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2004ko martxoaren 25ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0409165