77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONTEAGUDO

Planeamenduko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Monteagudoko Udalak, 2004ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:

1._Behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Alfredo Ullate Royo jaunak aurkeztua. Planeamenduak "fatxada-lerro jakin batera" behartzen du eta aldaketa honen bitartez "gehieneko fatxada-lerroa" izanen da, hori guztia bere jabetzakoa den 2. poligonoko 108. lurzatian, Arrabal kaleko 7 zenbakian. Ordezkatze hori gertatuko da Plan Orokorrak zehazten duen lerro osoan, betiere kale horretako alde berean dauden lurzati guztietan.

2._Behin betiko onespen hau argitaratzea eta jakinaraztea legez ezarritako moduan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2004ko maiatzaren 3an._Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0408878