77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARDE

Aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantza orokorrean

Gardeko Udalak, 2003ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala, Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantza orokorrean, 3. ordenantza partikularreko (OP3) 6.5 atalak bertze testu bat izan dezan. Aldaketa G3-G3 eraikuntza multzoari dagokio, eta haren bidez txapitula eiteko zuloak egitea arautuko da. Iragarkia 2004ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2004ko martxoaren 1ean. Argitaratu zenetik hogeita hamar egun baino gehiago iragan denez eta espedientearen kontra aurkeztutako alegazioa ebatzirik, Gardeko Udalak, 2004ko maiatzaren 18an egin bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen, legeak ezarritako erabateko gehiengoaren quoruma zuela. Hona hemen, haren testu osoa:

"Baimentzen da txapitula eiteko zuloak edo mantsardak (usotegiak) egitea, estalkiko faldoietan, fatxada osoko zuloetan antolamendu orokorra markatzen duten konposizio-ardatzen gainean, ezaugarri hauekin:

_Alboko pareten itxurazko lodiera ez da 25 cm baino gehiago izanen, lodieratzat hartuta kanpoko paramentutik leihoaren markorainokoa.

_Kanpoko paramentuen akabaila fatxaden material eta kolore berekoa izanen da, salbu eta horiek bistako harrizkoak badira, halakoetan entokatu pintatuan eginen baitira. Sartutzat jotzen da zuraren erabilera akaberako materialtako.

_Txapitulen estalkia bi isurialdekoa izanen da, eta estalkiaren gainerakoan erabiltzen den material bera erabiliko da.

_Txapitula itxurako zuloaren zabalera osoa, kanpoko paramentuen artean, ez da 1,70 metro baino handiagoa izanen."

Garden, 2004ko maiatzaren 27an._Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0409218