77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Ahozko auzialdirako deiak.

944. erreklamazio espedienteari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez gero, idazki honen bidez beteko da Lege horren 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatua. Francisco Peralto Ramos jaunak sustatu du espediente hori, Transportes Gtd Navarra, S.L. enpresaren izenean, Unidad de Paquetería, S.L.ren aurka, 422,39 euroan neurtutako garraioak ez ordaintzeagatik, erreklamazioan ageri denez.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 2004ko irailaren 21ean eginen dela, 10:15ean, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bilera aretoan, Iruñeko Lizarra kaleko 12ko behean. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten da, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 9. artikuluko 6. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, alde guztiek ordezkariak izendatzen ahal badituzte ere, Batzordeari eginiko izkribu baten bidez egin beharko dutela. Izkribu hori auzialdira eraman beharko da.

Jakinarazpen honen bidez ohartarazten da erreklamatzaileak, auzialdira agertu ezik, erreklamazioari uko egin diola ulertuko dela. Erreklamatua ez agertuagatik ere, auzialdia eginen da eta arbitrajearen bidezko laudoa emanen da.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak sor ditzan, bai eta jakinarazi ere jatorrizko espedientea interesatuen eskura dagoela Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren bulegoetan (Yanguas y Miranda karrika, 5, Iruña).

Iruñean, 2004ko ekainaren 2an._Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: F0409238