77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

789/2004 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Publikoaren Institutuko Bularreko Minbiziari Aurrea Hartzeko Zerbitzurako mamografo bat erosi eta jartzeko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da maiatzaren 10eko 789/2004 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Osasun Publikoaren Institutuko Bularreko Minbiziari Aurrea Hartzeko Zerbitzurako mamografo bat erosi eta jartzeko kontratua esleitzea.

_Esleitutakoa, guztira: 120.200 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: General Electric Medical Systems S.A., I.F.Z.: A28061737.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0408834