77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

470/2004 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko San Frantzisko-Ezpeleta jauregia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko akustika egokitzeko lanen klausula administratiboen eta agindu teknikoen plegua onetsi eta lehiaketaren lizitazioa eta gastu maximoa baimentzen dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Iruñeko San Frantzisko-Ezpeleta jauregia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko akustika egokitzeko lanak kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Iruñeko San Frantzisko-Ezpeleta jauregia Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko akustika egokitzeko lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 199.226,54 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekitaldi publikoan egingo da, lizitazio iragarkian adierazitako datan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, 2004ko ekainaren 10ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0409911