77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURIETA

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Aurrekariak: Murietako Udalak, 2004ko urtarrilaren 22ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 707 eta 287. lurzatien xehetasun azterlana (dotazioetarako lurzorua, hilerri inguruan), Murietako Udalak berak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Murietako Udalak 1. poligonoko 707 eta 287. lurzatien xehetasun azterlana behin betikoz onestea erabaki zuen 2004ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran.

Murietan, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0409196