77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Aldaketa Arau Subsidiarioetan, U.C.-5 exekuzio unitateari dagokionez

Udalak, 2004ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du izenburu hau duen agiria: "Txosten teknikoa Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko eskariaren gainean". Florentino Fernández Galarreta eta José Esteban Llop Ruiz nekazaritzako ingeniariek prestatua da, 2004ko apirileko data du eta elkargoaren 724. ikus-onetsia du, 2004-04-12koa; Juan José Jiménez Jiménezek sustatua da. Haren xedea da "Lodosako (Nafarroa) 1. poligonoko lurzatietarik U.C.-5 unitate sendotuan daudenetako beheko solairuetako eraikuntza guztiak sendotzea, hiriguneko barruti honetan ia guztian okupazioa beheko solairuetakoa baita osotara". Onespena egin da honako honi jarraituz: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikulua, 74.ari dagokionez (hirigintzako antolamendurako determinazio xehekatuen aldaketa). Xedatu da erabakia sustatzaileari eta ukitutako gainerako jabe partikularrei jakinaraztea, lurzatien titularrak baitira U.C.-5 unitate sendotuaren eremuan, baita, erregelamenduaren arabera, espedientea jendaurrean edukitzea ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2004ko ekainaren 4an._Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0409193