77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2004ko ekainaren 3an, ondotik hitzez hitz osorik heldu den den ebazpena eman zuen:

"Ikusirik udal arkitektoak prestatutako adostasun txostena, ebatzi dut:

1._Hasiera batean onestea xehetasuneko eta unitateak birmugatzeko azterlana, Berriobeitiko Udal Planeko UA-1, UA-2, UA-3 eta UA-4 unitateena, Ballariainen, alde horretako industri nabeen jabeek sustatua eta Ignacio Castilla Cortazar arkitektoak prestatua. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2._Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Ballariaingo Kontzejuko buruari, xehetasun azterlanaren eremuko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean".

Berriobeitin, 2004ko ekainaren 3an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409207