77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R T A X O A

Herrilurren eta ardibideen mugaketa kartografikoa

Artaxoako Kontzejuak, 2004ko maiatzaren 28ko bilkuran, herrilurren eta ardibideen mugapen kartografikoari buruzko espedientea abiaraztea erabaki zuen, lurzatien berrantolamenduaren kariaz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan, IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan, xedatutakoari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Artaxoako Udalaren bulegoetan jarriko dira jendaurrean, orok ezagutu ditzan.

Interesatuek beren eskubideen alde egoki juzgatzen duten guztia alega dezakete, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Udaleko idazkaritzan bilduko dira.

Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta hamabosgarren egunetik kontatzen hasita. Aipatu epea iraganik ez da agiririk ez alegaziorik onartuko.

Espedientea Udalaren idazkaritzan dago ikusgai.

Artaxoan, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, Pedro Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0409091