II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
A R T A X O A
Eremu industrialeko UC-8.2 eta UC-8.4 unitateak urbanizatzeko proiektuaren hasierako onespena. Sustatzailea: Construcciones El Dorre, S.L.
Artaxoako Udalak, 2004ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea eremu industrialeko UC-8.2 eta UC-8.4 unitateak urbanizatzeko proiektua, Construcciones El Dorre, S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Artaxoan, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, Pedro Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0409092