77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

581/2004 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Galar Zendeako Udal Plana Ezkirozko Alto de la Facería alderdian aldatzeko espedientea, Pagocelay Goizabal, S.L.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Galar Zendeako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Galar Zendeako Udal Plana Ezkirozko Alto de la Facería alderdian aldatzeko espedientea, Pagocelay Goizabal, S.L.k sustatua, ondoko zehaztapen hauekin:

_Sektorea urbanizatzeko proiektuak barne hartuko du atxikiriko sistema orokorraren exekuzioa (NA-6001 errepidearekin lotzeko bidea). Trafikoaren azterlan bat ere izanen du, bide horren diseinu baldintzak eta NA-6001 errepidearekiko loturarenak justifikatzeko.

_Bidearen proiektuak eta trafikoaren azterlanak Herri Lan Departamentuaren baimena beharko dute.

_Halaber, bidearen proiektuak Sustapen Ministerioko Azpiegitura eta Garraio Idazkaritzaren txostena beharko du izan, Noaingo aireportuaren plan zuzentzailearen gaineko eraginari buruzkoa.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Galar Zendeako Udalari eta Pagocelai Goizabal, S.L.ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 28an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0408986