77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

588/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Nafarroako Garraioen Kontseiluaren osaera aldatzen duena.

Martxoaren 20ko 61/1985 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Garraioen Kontseilua sortu zen, organo aholku-emaile gisa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia.

Foru dekretu horretako 2. artikuluak haren osaera ezarri eta, karguen arabera, Kontseiluko lehendakaria eta lehendakariordea izendatazen ditu. Gainera, esku ematen dio departamentuko kontseilariari Kontseiluko idazkaria, Foru Komunitateko Administrazioko legelari bat izan behar duena, eta bi kide, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen ordezkariak, izendatzeko. Foru dekretuko 2. artikuluan aipatzen diren erakunde eta entitateen hamaika ordezkarik osatzen dute Kontseilua.

61/1985 Foru Dekretuko 3. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen ordezkariek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio hala xedatzen duenean utziko dituzte beren karguak eta beste kideek betiere Gobernuaren agintaldia bukatzean utziko dituzte.

Urriaren 20ko 647/2003 Foru Dekretuaren bidez Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa aldatu zen. Hori dela-eta, komeni da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak aldatzea.

Halaber, beste kideek beren karguak utzi dituztenez eta erakundeek Nafarroako Garraioen Kontseiluan ordezkatuko dituzten pertsonak hautatu dituztenez, bidezko da hauek izendatzea.

Horrenbestez, martxoaren 30eko 61/1985 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmekin bat,

AGINDU DUT:

Lehena._Arantzazu Betelu Corcuera eta Alfredo González Echarren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako Garraioen Kontseiluan dituen ordezkariak izatetik geldi daitezela xedatzea.

Bigarrena._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ordezkari hauek izanen ditu Nafarroako Garraioen Kontseiluan:

Titularrak:

_Jesús María Posadas Martínez, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Jesús Armendáriz Mateo, Garraio Zerbitzuko Ustiapen Ataleko burua.

Ordezkoak:

_José Domingo Server Savall, Garraioen Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

_María Carmen Machiñena Solera, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

Hirugarrena._Honakoak Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide izendatzea:

.Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak:

_Titularra: Miguel Elizari Reta, Noain-Elortzibarko alkatea.

_Ordezkoa: Antonio Barbarin Garisoain, Oianxurko Mankomunitateko lehendakaria.

.RENFEren ordezkariak:

_Titularra: Miguel Angel Castellanos Rodríguez.

_Ordezkoa: Jerónimo Alza López.

.Nafarroako Merkataritza eta Industri Ganbera Ofizialaren ordezkariak:

_Titularra: Rafael Irigoyen Miquelerena.

_Ordezkoa: Marta Vera Janín.

.Bidaiari eta salgaien garraioetarako lanbide elkarteen ordezkariak:

_Titularrak: José Manuel Ayesa Dianda, ANET-ekoa. Pedro María Abrego Ibáñez, TRADISNAkoa. Juan José Sarasa Baztán, AITAN-ekoa.

_Ordezkoak: Ernesto Kahle Olaso, ANET-ekoa. Miguel María Munárriz Ollacarizqueta, TRADISNAkoa. Pedro Urroz Barberena, AITAN-ekoa.

.Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen ordezkariak:

_Titularra: Manuel Arizcun Biurrun, Irache Kontsumitzaileen Elkartekoa.

_Ordezkoa: José Javier Martínez Elizondo, Irache Kontsumitzaileen Elkartekoa.

.Garraio agentzien ordezkariak:

_Titularra: Germán Gracia Larrasoain, ANET-ekoa.

_Ordezkoa: Alfonso Barrenechea Ojer, ANET-ekoa.

.Erakunde ofizialetan diharduten sindikatuen ordezkariak:

_Titularrak: Manuel Gómez Martínez, UGTkoa. Imanol Abárzuza Apezarena, UGTkoa. Javier Ibáñez Orayen, CCOOkoa.

_Ordezkoak: José Antonio Delgado Revilla, UGTkoa. Israel Jaime Sánchez, UGTkoa. Juan José Pérez Capapay, CCOOkoa.

Laugarrena._Charo Loitegui Biurrun, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Nafarroako Garraioen Kontseiluko idazkari izendatzea.

Bosgarrena._Foru agindu hau Garraio Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuei jakinaraztea.

Seigarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0409754