76. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Izarbeibarko Mankomunitateak, 2004ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: "Arzozko (Nafarroa) hornidura eta saneamendu sareak, kaleen zoladura eta hondakin uren igorlea eta arazketa" proiektuei dagozkien obren kontratazioa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Kontratazio aurrekontua: 375.736,98 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, D kategoria, G taldea, 6. azpitaldea, D kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura izanen da Copy Wind dendan (Errioxa kalea, 4, Iruña; Telefono zk.: 948276155).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mankomunitatearen erregistroan (Mendigorriko errep., 1, Gares), hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Izarbeibarko Mankomunitatean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun baliodunean, 12:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Garesen, 2004ko ekainaren 2an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0409364