75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUSTIÑANA

2003ko ekitaldiko aurrekontuan 01/2003 aldaketa egiteko espedientea hasiera batean onetsirik

Fustiñanako Udalak, 2004ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketaren espedientea onestea erabaki zuen, ondotik heldu baita. Espedientea idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan zuzenketak, oharrak edo alegazioak egin ditzaten. Epe hori inolako alegaziorik jaso gabe iragan ondoren, behin betikoa bihurtuko da bertzerik gabe.

Kreditu berezia, gastuetan: 12.940,86 euro.

VI. kapitulua: Ikastetxe publikoko berokuntza: 12.940,86 euro.

Finantzaketa:

Nafarroako Gobernuko dirulaguntza: 5.054,62 euro.

Kreditu transferentziak: 7.886,24 euro.

Kreditu gehikuntza, gastuetan: 53.888,47 euro.

IV. kapitulua:

Bestak: 34.063,94 euro.

Berdegunetako mantentze lanak: 19.824,53 euro.

Finantzaketa:

Kreditu transferentziak: 53.943,83 euro.

Fustiñanan, 2004ko maiatzaren 19an._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0408400