75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Andosillako Udalak Andosillako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2004ko maiatzaren 20ean egin bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Andosillan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0408512